Lege-oharra

Sarrera

Dokumentu honetan finkatzen dira webgune honen erabilera-baldintza orokorrak (www.muxotepotolobat.com). Sartu ahal izateko, erabiltzaile orok terminoak, baldintzak, jakinarazpenak, ohartarazpenak eta orrialde honetan jasotako gainerako lege-oharrak irakurri eta onartu beharko ditu aldez aurretik. Webgunerako sarbidea doakoa da, eta edukia ikusteko ez da harpidetu edo erregistratu behar aldez aurretik. Beste webgune batzuetarako estekak eta erabiltzaileak eman ahala dien erabilera erabilera-baldintza orokor hauen mende daude, baita aipatutako webguneek eskatzen dituzten balizko baldintza espezifikoen mende ere. Debekatuta dago baimendutakoarekin bat ez datorren erabilera oro.

Webgunearen titularra

Hona hemen webgunearen arduradunaren identifikazio-datuak: Muxote Potolo Bat SL, IFK: B95675625 eta helbidea: Santimami zumarkalea 37, 8. solairua, 2. saila, Bilbo (PK: 48010).

Zerbitzua ematen duen enpresaren eskubide eta betebeharrak

  1. Zerbitzuaren hornitzaile gisa, Muxote Potolo Bat-ek honako betebehar hauek ditu: webgune honetan eskainitako zerbitzuak ematea, erabiltzailearekiko komunikazioen izaera sekretua bermatzea eta plantea daitezkeen balizko erreklamazioei erantzutea. Webguneak ez ditu bisitarien datu pertsonalak jaso eta gordetzen, betiere erabiltzaileak ez baditu borondatez ematen.
  2. Muxote Potolo Bat-ek eskubidea du webgunean eta haren konfigurazio edota aurkezpenean jasotako informazioa aldatu eta eguneratzeko, edozein unetan eta aurretiazko oharrik gabe.
  3. Bai webgunerako sarbidea eta bai bertan jasotako informazioaren erabilera egiten duen pertsonaren erantzukizuna dira soilik. Muxote Potolo Bat-ek ez ditu bere gain hartuko sarbide edo informazioaren erabilera horretatik eratorritako ondorio edo kalteak, haren eskumenekin bat zorrozki bete behar dituen lege-xedapenak aplikatzetik eratorritako jarduketak izan ezik. Muxote Potolo Bat-ek ez ditu bermatzen, zuzenean edo zeharka, eskainitako informazioa edo zerbitzuak, lege aplikagarriekin bat eman behar diren bermeak eta sozietatearen eta erabiltzailearen arteko akordio baten berariaz jasota gelditzen direnak izan ezik. Muxote Potolo Bat-ek ez du bermatzen, hala badagokio, hirugarren pertsonek emandako edukia, eta, halaber, ez du bermatzen erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak erabilitako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zorroztasuna, zehaztasuna edo komenigarritasuna.

Erabiltzailearen eskubide eta betebeharrak

  1. Webgunearen bisitariak, une oro, indarreko legediarekin bat erabili beharko ditu jasotzen diren zerbitzuak, eta Muxote Potolo Bat-en jabetza intelektualaren eskubideak errespetatu beharko ditu.
  2. Erabiltzaileak, Muxote Potolo Bat-ek emandako zerbitzuen bidez, ez du egingo edukiak kaltetu edo aldatzen dituen ekintzarik, eta ez du webgunearen funtzionamendu egokia oztopatuko. Halaber, ez du arazo teknikorik sortuko, ez du birus informatikoak izan ditzakeen elementurik transferituko, ez du webgunea osorik edo partzialki kaltetu, interferitu edo etengo eta ez du beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoa erabili edo aldatuko.

Webgunearen eta haren zerbitzuen funtzionamendurako bermeak eta erantzukizunak baztertzea

  1. Muxote Potolo Bat-ek ez ditu bermatzen webgunearen eta haren zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraitutasuna. Beraz, baztertu egiten da webgunearen eta haren zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasunik edo jarraitutasunik ezaren ondorioz sor daitezkeen kalte-galeren gaineko erantzukizun oro. Edonola ere, Muxote Potolo Bat-ek ahaleginak egingo ditu webgunea eskuragarri egon dadin une oro.
  2. Muxote Potolo Bat-ek erabiltzaileen esku jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasun-sistemak, hirugarrenei datu horietan sartzea eragozteko. Muxote Potolo Bat-ek beharrezko segurtasun-neurri tekniko eta antolakuntzakoak ezarri ditu erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko. Alde horretatik, horren berri izanez gero, sozietateak ez du izango sortutako kalte-galeren gaineko erantzukizunik.
  3. Nahiz eta Muxote Potolo Bat-ek neurri egoki guztiak ezarri dituen segurtasuna bermatzeko, ezin du kontrolatu eta bermatu ez dela birusik edo erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) eta bertan gordetako dokumentu elektroniko nahiz fitxategietan aldaketak egin ditzakeen beste elementurik egongo webgunearen edukietan. Muxote Potolo Bat-ek ez du izango sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak egin ditzaketen birusek sortutako kalte-galeren gaineko erantzukizunik.
  4. Muxote Potolo Bat-ek ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webgunerako sarbidean eta edukian. Beraz, erabiltzaileak Muxote Potolo Bat salbuesten du nabigatu bitartean atariaren fidagarritasunarekin, erabilgarritasunarekin edo itxaropen faltsuarekin lotutako erantzukizun orotatik.

Jabetza intelektuala

Webgunearen edukia (testuak, irudiak, soinua, fitxategiak, markak, logotipoak, kolore-konbinazioak edo beste edozein elementu), egitura eta diseinua, bertan jasotako materialen hautaketa eta aurkezteko modua eta funtzionamendu, sarbide eta erabilerarako beharrezko ordenagailu-programak Muxote Potolo Bat-en edo, hala badagokio, lizentzia-emaileen jabetza industrial eta intelektualaren eskubideek babesten dituzte, eta webgunearen erabiltzaileak horiek errespetatu beharko ditu. Webgunean sartzen den erabiltzaileak ezin ditu aurretik aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ezta lortutako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu ere. Baimenduta dago soilik erabiltzaileak edukiak ikusi eta kargatzea, modu pertsonal eta ez komertzialean, baina ez hirugarren pertsona edo erakundeek. Erabat debekatuta dago erabiltzaileak webgunea aldatu eta edukiari eragitea, adibidez esteka eta antzekoen bidez. Muxote Potolo Bat-ek bermatuko du webgunearen edukiek ez dutela izango izaera pornografikoa, xenofoboa, baztertzailea, arrazista eta iraingarria, eta ez dutela indarkeria sustatuko. Era berean, erabiltzaileentzat kaltegarria izan daitekeen inguruabar oro ekidingo du.

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Espainiako legediak arautuko ditu erabilera-baldintza orokor hauek nahiz erabiltzailearen eta Muxote Potolo Bat-en arteko harreman oro. Baldintza orokor hauetatik, erabiltzailearen eta Muxote Potolo Bat-en arteko harremanetatik eta horien edukitik eratorritako auziei dagokienez, bi aldeek, berariaz uko eginda legokiekeen beste edozein foruri, dagozkien epaitegi eta auzitegien jurisdikzio eta eskumen esklusiboaren mende jartzen dira.