Erakundeentzako estrategia-aholkularitza eta taldeen coachinga egiteko modu desberdina proposatzen dugu: Hikuntza Bisualaren eraginaren potentzia eta indarrarekin.
Izan ere, Hizkuntza Bisualaren erabilera aditua informazio gehiegi edukitzeak eragiten duen zarata murrizteko, estrategia argiagoak diseinatzeko eta zure erakunde edo taldeko kide guztientzat kide izatearen kontakizuna sortzeko oso lagungarria da.
Erakundeen prozesuetako asko informazioarekin intoxikatuta daude. Datu horien abstrakzioa oso handia da, eta batzuetan zaila da ikustea zer helburu lortu nahi diren eta zer urrats egin behar diren horiek lortzeko. Talde horien kontakizuna ez dute kide guztiek bereganatu, eta, horrez gain, ez dago helmuga argirik.
Taldean eta enpresan lan egin behar dutenek ez badute kontakizun hori bereganatzen, ahaleginak ez dira bat etorriko, eta emaitzak ahuldu egingo dira.
Horregatik, egoera-diagnostikoarekin, estrategia zehaztearekin edo taldeen coachingarekin lotutako saioek ez dute informazio abstrakturik edo mezurik gabeko teoriarik izan behar. Guztiek ikusi ahal izateko moduko kontakizuna sortu behar duzu: ikusmenezko kontakizun bat hizkuntza komun batean, aukeratutako helmugei begira aurrera egiteko.
20 urte baino gehiago daramatzagu HIzkuntza Bisualaren erabiltzen gure aholkularitzetan. Honako bezero hauei laguntzen diegu:
Nola jarduten dugu
-
Erakundeen garapen-aholkularitza
-
Taldeen coaching-a
-
Akta grafikoak (graphic recording)
-
Tokian tokiko prestakuntza
Zure erakunde edo taldearen eta horiek osatzen dituztenen benetako erronkak identifikatzen ditugu. Zein norabidetan mugitu jakiteko eta bidean topatuko dituzten oztopoak nahiz helburuak lortzeko behar dituzten baliabideak ezagutzeko.
Proiektu baten funtsezko informazioa aurkitzen dugu, erakunde eta taldeek erabiltzen dituzten datu-sare amaigabeetan. Izan ere, batzuetan, pertsonak proiektu batean murgilduta daudenean, guztia iruditzen zaie garrantzitsua. Garrantzitsuena bereizi eta azpimarratzea funtsezkoa da garapen estrategikorako.
Taldeen eta erakundearen xedearen arteko konexioa eta kideen arteko adostasuna sustatzen ditugu. Gure kontakizunak erakundearen, taldeen eta kideen helburuak lerrokatzen ditu.
Taldeko harremanak eta lankidetza hobetzen ditugu, helburuak lortzeko, honako hauek zehaztu eta adosten laguntzen baitiegu:
- Lortu nahi diren emaitzak eta horiek neurtzeko modua.
- Ekintzak, lan-prozesuak eta erabakiak antolatzeko modua.
- Kide bakoitzaren rola eta lidergoa finkatzeko modua.
- Zer motatako harremanetan oinarritzen den rol-banaketa hori.
- Taldearen dinamika eta ereduak laguntzak edo oztopoak diren helburuak lortzeko eta taldearen bizikidetzarako.
Taldea jardunera bideratzen dugu. Ikusmenezko hizkeraren laguntzarekin, taldearen intuizio eta ideiak ere jaso eta isla ditzakegu, baita horiei zentzua eman eta taldearentzako indar eragile bihurtu ere.
Kontakizun partekatu bat sortzen dugu, haien balio eta helburuak islatzeko, zenbait norabidetan aurrera egiten duen pertsona-talde bat izateari uzteko eta egiteko komun bat izango duen talde elkartu bat bihurtzeko.
Erakunde askok zerbitzu honi esker ezagutzen dituzte bai Hizkuntza Bisuala bai eta haren onurak. Eragina ezagutu ondoren, aholkularitzako eta talde-laneko saio guztietan sartu nahi izaten dute.
Akta grafikoen bidez, ekitaldi edo konferentzia baten edukia zuzenean itzultzen da Hizkuntza Bisualarekin egindako euskarri batera.
Akta horien bidez, funtsezko ideiak, informazio interesgarriena eta ekitaldia bizitzen dutenen esperientzia jasotzen eta ikusmenezko dokumentu batean (infografia) islatzen ditugu, gorde ahal izateko eta nahi denean kontsultatzeko.
Akta grafikoek:
- Hizlariei edo ekitaldiaren antolakuntzari laguntzen diete, argi eta garbi erakusten baitituzte entzuleei azaltzen dizkieten ideiak.
- Parte-hartzea sustatzen dute, ekarpenak eta iritziak jasotzen baitituzte.
- Ekitaldiak oroigarriago egiten dituzte, funtsezko mezua ulergarriago egiteaz gain guztiek partekatu ahal izango duten kontakizun baten erdigunean jartzen dutelako.
Gainera, erakundearen beharren arabera, akta grafikoa amaitzeko metafora bat sor dezakegu, taldeak inspiratzeko, eta amaierako laburpenean erabil daiteke, ekitaldiari amaiera ezin hobea emateko eta parte-hartzaileek mezu optimista eta ilusionagarri bat jasotzeko.
Begira nolakoa den gure formazioetako bat
Hiru motatako ikastaroak ematen ditugu:
1.- Hizkuntza Bisualaren sarrera-ikastaroa. Informazioa bildu, jakinarazi eta laburtu nahi duten pertsonentzat aproposa. Ezin hobea talde handientzat.
2.- Sakontzeko ikastaroa, berariaz diseinatuta erakunde edo taldeetako liderrentzat, 8 eta 15 pertsona arteko taldetan, non, sarrera-ikastaroan jasotako kontzeptuez gain, honako hauek landuko ditugun:
- Entzuteko eta informazioa sistematizatzeko gaitasunak.
- Prozesua isladatzea eta zentzua ematea.
3.- Hizkuntza Bisuala zure erakundean sartu eta egokitzeko ikastaroa, non, aurreko guztiez gain:
- Komunikazio eraginkorrago baterako gaitasunak zabalduko ditugun.
- Zure erakundearentzako ikusmenezko hiztegia sortzeko trebetasunak garatuko ditugun.
- Parte-hartzea errazteko eta talde-lana hobetzeko trebetasunak garatuko ditugun.
Gure zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi al duzu?
Gure portfolio-a eskatu.
Guri buruz eta egiten dugunari buruzko informazio gehiago hemen topa dezakezu
Gure zerbitzu guztiak, erakundearen beharren arabera, komunikazio-elementu desberdinetan oinarritu daitezke, erakunde eta taldeek erabil ditzaten kontsulta- eta -inspirazio-dokumentu gisa edo nortasuna, helburuak eta balioak adierazteko, bai langileei eta bai kanpoko hartzaileei. Adibidez:
Hikzuntza Bisuala kode natural bat da, eta guztiok erabili dugu noizbait: hain sofistikatuak ez diren bertsioetan, diagramak edo eskemak egiteko zerbait konplexua ulertu nahi genuenean.
Erabiltzen ditugun teknika eta tresna profesionalek balio hori azpimarratzen dute, erakunde eta taldeek ulertzeko eta konplexutasunaren barruan argi ikusteko, hobeto komunikatzeko, bezeroekin nahiz kideekin konektatzeko eta helburuak lortzeko bideari ekiteko.
Gure zerbitzuak nahi al dituzu?
Hona hemen gure lanaren irudi batzuk:
Ikusmenezko hizkerari mugimendua ematen diogu
Gure aholkularitza-lana ikusi nahi duzu?
Gure proiektu askotan, oso gustura aritzen gara lankidetzan hauekin:
Andrés Espinoza - HEZIMUBI
Eduki, mezu eta ideiak egokitzen ditu ikus-entzunezko formatura. Bideo eta animazioen sortzaile handia da, eta gure nahiz gurekin lan egiten duten erakundeen sorkuntza eta diseinuei mugimendua eta bizitza ematen laguntzen digu.
Marta Liarte
Martarekin web-diseinuaren arloko proiektuetarako bat egiten dugu. Konponbideak emateko eta gauzak sinpleago egiten saiatzeko gogoari eta diseinuarekiko nahiz erronkekiko zaletasunari esker, oso erraza da harekin lan egitea.