Argitasun-ezak, bai prozesuetan eta bai komunikazioan, erakunde eta taldeen arazoetako askoretan eragiten du.
Pertsonek osatzen ditugu erakunde eta taldeak, eta pertsona horiek komunikatzeko eta nortasuna eraikitzeko nahiz helburuak lortzeko prozesuaren erdigunean egoteko beharra daukagu.
Geroz eta konplexutasun eta ziurgabetasun handiagoko enpresa-testuinguru batean, inoiz baino beharrezkoagoa da Hizkuntza Bisuala erabiltzea gure zergatia eta egiteko modua azaldu ahal izateko. Hori argitu gabe, ezin izango dugu aurrera egin.

Nik neuk badakit zer den proiektu edo enpresa batekin konektatuta sentitu gabe lan egitea. Talde bat norabide jakin batean mugitzen saiatzea eta ez izatea gai besteek ni ulertzeko edo geldiarazten gaituzten erresistentziak ulertzeko. Oso frustragarria da.
Aldiz, erakundeen balioekin konektatuta lan egin dudanean eta harreman emankorrak izan ditudanean kideekin, proiektu garrantzitsu baten parte sentitu naiz, eta nire bertsiorik onena erakutsi ahal izan dut. Beraz, taldeen energia helburu zehatzetara bideratzeko modua ulertzea izan da nire obsesioa Deustuko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientziak ikasi nituenetik.

Izan ere, erakundeen indarraren oinarrian daude taldeen arteko kalitateko interakzioak eta kideek lortu nahi duten etorkizunaren ikuspegia partekatu ahal izatea.

Hori egiaztatu ahal izan dut nire lan ibilbide osoan zehar, mota guztietako erakundeei laguntzen, baina, bereziki, nazioarteko lankidetzan eman nituen hamabi urteetan, kultura eta balio oso desberdinak zituzten taldeak koordinatzen konplexutasun handiko egoeratan.
Orduan jabetu nintzen ikusmenezko hizkeraren gaitasunaz espazioa eta taldea zaintzeko, pertsonak konektatzeko, helmugarantz mugitzeko eta nolabait hunkitzeko,lanarekin sortu nahi zuten eragin positiboa ikusi ondoren, eguneroko oztopo eta arazoetatik harago.
Mantra horri jarraitzen diot nire bizitzan, eta, noski, baita nire aholkulari-lanean ere.
Horregatik, agian jakingo duzu Muxote ere sortu nuela; pertsonaia horrek frogatzen du ikusmenezko hizkera baliagarria dela hamarnaka mila pertsonari laguntzeko eguneroko bizitzan, eta, horrez gain, indarra, optimismoa, inperfekzioaren edertasuna eta aurrera egiteko gogoa transmititzeko.

Proiektu honetan ez nago bakarrik. Pertsona zoragarri hauek nire alboan ditut:
Iratxe Fernández

Barakaldon jaio nintzen, eta Universidad Politécnica de Valencia unibertsitatean Arte Ederrak ikasi nituen, pintura eta diseinu grafikoaren espezialitatean. Bilbora itzuli nintzen Ikerketa eta Sormena Artean Masterra egitera, eta hemen gelditu nintzen.
Muxote Potolo Bat-eko taldera sartu nintzen 2012an, eta, geroztik, diseinu- eta komunikazio-lanetan espezializatu naiz lantaldean, baita erakundeentzako ekitaldien akta grafikoak burutzen ere.
Nire lanari dagokionez, pertsona eta taldeen arteko komunikazioa errazteko Hizkuntza Bisuala aplikatzea da gustukoen dudana.
Alicia Neff

Galdakaon jaio nintzen, eta ekonomialari-ikasketak egin nituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Prestakuntza osatzeko, Nazioarteko Lankidetza Masterra egin nuen unibertsitate berean.
Nazioarteko lankidetzako GKE baten kudeaketa eta administrazioan eman nion hasiera nire ibilbide profesionalari; hamar urte eman nituen lanpostu horretan, eta Miryamekin egon nintzen denbora batez. Ondoren, beste hamar urte eman nituen enpresen ekonomia- eta zerga-aholkulari gisa.
Etapa horren ostean, Miryamekin egin nuen topo berriro, eta bat egin nuen Muxote Potola Bat proiektuaren abenturarekin; gaur egun, bertan jarraitzen dut lanean, enpresaren kudeaketa eta administrazioan.
Zirraragarria iruditzen zait erakundeekiko lana; kudeaketa- eta komunikazio-erabakiek, garrantzirik gabekoak diruditen arren, sekulako eragina izaten dute epe luzeko estrategian eta emaitzetan.
Gure zerbitzuak interesgarriak iruditzen zaizkizu?
Hemen topa dezakezu guri buruzko eta egiten dugunari buruzko informazio gehiago:
Si no lo veo, no me muevo | Miryam Artola | TEDxVitoriaGasteiz 2022
Summary of Bilbao 2022 Visual Thinking Global Summit