Erakundeentzako estrategia-aholkularitza eta taldeen coaching-a eraginkorragoak izan daitezke Hizkuntza Bisualaren erabilera adituarekin.

Izan ere, Hizkuntza Bisualakjarraitu beharreko estrategia , helburuak lortzeko eskuragarri dauden baliabideak eta taldeen errendimendua hobetzeko moduak argiago ikusteko aukera ematen du.

20 urte baino gehiago daramatzagu Hizkuntza Bisuala erabiltzen gure lanean.
Besteak beste, honako erakunde hauekin ari gara lanean:

Con el lenguaje visual, eliminamos el ruido, destacamos lo esencial, favorecemos una comunicación natural e intuitiva y creamos una narrativa compartida para movernos en una dirección común

Ezin diozu eskatu zure erakunde edo taldeari norabide bate jarraitzeko non dagoen helmuga, zer egin behar duen iristeko eta zergatik den garrantzitsua ez badaki.

Eta hor sartzen da Hizkuntza Bisuala. Hari esker:

  • Datu gehiegi edukitzeak eragiten duen zarata deuseztatzen dugu.
  • Funtsezko informazioa, zure taldeak jakin behar duena, azpimarratzen dugu.
  • Informazio hori hizkera natural eta intuitiboan jakinarazten dugu, hasieratik ulertzeko moduan, prozesuan parte hartzen dutenak emozionalki inplikatzeaz gain.
  • Kontakizun partekatu bat sortzen dugu, eta harekin lerrokatzen ditugu erakundearen, taldearen eta hura osatzen dutenen interesak.

marra apaingarri urdin argia

Miryam Artola naiz, Muxote Potolo Bat-en sortzailea, eta Hizkuntza Bisuala erabiltzen dut nire aholkularitzetan, enpresa eta taldeek haien komunikazioa eta funtzionamendua argi eta optimiza ditzaten, emaitzak hobetzeko helburu errealistak finka ditzaten eta horiek lortzeko beharrezko estrategiak diseina ditzaten, kide guztien ahaleginarekin. Hizkuntza Bisuala aholkularitza prozesu horien osagarri perfektua dela benetan uste dut: pertsonak eta haien harremanak prozesuen erdigunean jartzen dituelako, haien parte-hartzearen alde egiten duelako eta kide izatearen eta egikaritzearen sentimenduak inspiratzen dituelako.
Izan ere, inork ez du lan egin nahi deskonektatuta sentitzen den erakunde edo proiektu batean.

Gure zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi al duzu?

Gure portfolio-a eskatu

Gurekin lan egiten duten pertsona, enpresa eta erakunde batzuen iritzia:

Begoña Marañón Radio Bilbao eta Cadena Ser Euskadiko zuzendaria

Miryam akta grafiko bat egiten ikusi nuenetik, haren talentuak eta ikusmenezko hizkeraren hobeto konektatzeko, komunikatzeko eta azaltzeko gaitasunak liluratuta utzi ninduten; zerbait garrantzitsua maisutasunez jaso nahi izan dudan bakoitzean, harengana jo dut. Akta grafiko bat egiteko eskatu nion gure Doce Miradas kolektiboarentzat, baita Cadena Ser-ek Euskadin antolatu zuen jardunaldi bat bisualki ilustratzeko ere. Horrez gain, besteak beste, ikerketa eta gizarte-berrikuntzako proiektu bat ere agindu nion gure irratietako interes-talde nagusietako batzuekin. Infografia hori nire bulegoan dago egun, eta nire doktorego-tesiaren helburua gogorarazteko modu onena da.

Aitor Zaloña SALVA Industrial SLUko zuzendariondoko orokorra

Duela 4 urte baino gehiago heldu nintzen SALVA Industrial-era. Potentziala gorabehera, enpresak orientazio estrategikoa eguneratu behar zuen, eta pertsonak kudeatzeko kultura berri bat behar genuen. SALVA osatzen zuten pertsona guztiei jakinarazi behar genien plan estrategiko berri bat, plan hori geureganatzeko eta guztiok parte hartzeko, motibazioa eta konpromisoa sortzeko helburuarekin. Miryamekin egindako saioak zoragarriak izan ziren, eta guztiok elkarrekin eraiki genituen horma-irudiak inoiz baino gehiago daude indarrean; izan ere, etengabe erabiltzen ditugu gure konpainiaren berri emateko bezeroei, agintaritzei, hornitzaileei, eta abarri. Saio horietatik urtebetera, enpresaren emaitzen errekorra hautsi genuen. Miryamen ikusmenezko hizkeraren ikuspegia lagungarria izan zen SALVAren etorkizuna ikusi eta partekatzeko, eta egungo arrakastak lortzen lagundu digun motibazioa piztu zuen.

Maria Carrascal
Maria Carrascal Emana-ko zuzendaria

Lanean, lider eta taldeei laguntzen diet, eta egiaztatzen dut haien zailtasunen funtsezko zati bat murritz daitekeela haien komunikazioa hobetuta. Horretarako, tresna berriak gehitu eta beste estrategia batzuk aktibatu behar dira, eta, horien artean, Hizkuntza bisuala da onenetako bat. Miryam gai da 4 ordutan egiteko beste profesional eta metodologia batzuek 4 egunetan egingo luketena. Haren lana praktikoa, eraginkorra eta ederra da.

Oscar de Manuel Oca
Oscar de Manuel Oca Izar Cutting Tools-eko CEO

Miryamen eskuetan, ikusmenezko hizkerak aukera ematen du ideia edo eduki konplexuak irudi sinpletan eta mezu labur nahiz argietan ordenatu eta ardazteko. IZAR Cutting Tools-en haren laguntza dugu gure hausnarketa estrategikoa ezartzeko; izan ere, asmoa da gure filosofia eta etorkizuneko konpromisoak begiratu batean ulertzea. Haren infografiek ezin hobeki laburtzen dute gure bezero, langile eta kolaboratzaileei jakinarazi nahi dieguna.

Piedad Arbaiza- CEO Arteko Consultoria
Piedad Arbaiza Arteko Consultoria-ko CEO

Haren lana oso baliotsua izan zen Arteko-ren etorkizuna zehaztu eta argitzeko. Gai izan zen gure barruan zegoen argia ateratzeko. Benetan izan nahi dugunaren eta gure aditu-izaeraren iparrorratza doitzeko. Hori guztia arin, modu dibertigarrian eta eragin handiarekin. Ederra eta oso erabilgarria!

Ikusmenezko hizkerak, argitasuna ematez gain, pertsonak konektatzen ditu, bai elkarren artean eta bai taldearen helburuekin.

Gure aholkularitzetan ikusmenezko hizkera aplikatzeko moduari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen:

raya decorativa azul claro

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, kontsulta zehatzago bat egiteko,
bete inprimaki hau:

    Arduraduna: Nortasuna: MUXOTE POTOLO BAT SL - IFZ: B95675625 Posta-helbidea: Santimami zumarkalea 37, 8. solairua, 2. saila, Bilbo (PK: 48010) Telefono-zenbakia: 944025058 Helbide elektronikoa: INFO@MUXOTEPOTOLOBAT.COM

    “Enpresaren izenean, zuk emandako informazioa tratatzen dugu eskatutako zerbitzua emateko eta haren fakturazioa egiteko xedearekin. Emandako datuak gordeko ditugu merkataritza-harremanak irauten duen bitartean, edota lege-betekizunak betetzeko behar beste denboran. Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, ez bada lege-betekizunen batengatik. Eskubidea duzu jakiteko MUXOTE POTOLO BAT SL enpresan zure datu pertsonalak tratatzen ari garen; beraz, eskubidea duzu zure datu pertsonaletara sartzeko, datu okerrak zuzentzeko edo, beharrezkoak ez direnean, datuak ezabatzeko eskatzeko.