Zure erakundean lidergotza postu bat baduzu: marraztu zure estrategia Hizkuntza Bisualarekin eta hobetu taldeak mugiarazteko modua.
Lider-a izan nahi dutenen arazorik ohikoena konponduko duzu.
Rol hori dugunok badakigu oso frustragarria dela jarraitu beharreko informazioa edo estrategiak transmititzea eta parte hartu behar dutenek horiek argi eta garbi ez ulertzea edo ez hartzea helburua lortzeko konpromisoa.
Ez da harritzekoa. Geroz eta datu gehiago erabiltzen ditugu, eta horiek geroz eta abstraktuagoak dira. Eta datu abstraktuek ez dute gauza handirik komunikatzen. Kontakizunek mobilizatzeko gaitasuna dute.
Zure burua ulertaraztea eta erakundeko edo taldeko kideek zure kontakizuna bereganatzea da emaitzak lortzeko erronkarik handienetako bat, baina hori egitea oso zaila suertatzen da dokumentu luze eta konplexu baten bidez.
Aldiz, zure estrategia marrazten baduzu tresna gisa ikusmenezko hizkera erabilita, lehenengoan ulertuko dute.
Miryam Artola naiz, Muxote Potolo Bat-en sortzailea, eta 20 urte baino gehiago daramatzat Hizkuntza Bisuala erabiltzen nire aholkularitzetan: enpresa eta taldeek haien komunikazioa argi eta optimiza ditzaten, emaitzak hobetzeko helburu errealistak finka ditzaten eta horiek lortzeko beharrezko estrategiak diseina ditzaten, kide guztiek ahaleginarekin.
Liburu honen bidez, zurekin partekatuko ditut aholkularitzaren eta prestakuntzaren arloko nire ezagutza eta esperientzia, zuk ere Hizkuntza Bisuala erabili ahal izateko, eragina sakontzeko eta zure taldea norabide jakin batean mugiarazteko.
Besteak beste, liburu honekin hau ikasiko duzu:
- Zure erakunde edo taldearentzat nortasun amankomun eta partekatu bat eraikitzen, elkarrekin aurrera egiten laguntzeko eta helburuak lortzeko.
- Kontzeptu konplexuak erraz ulertzen, Hizkuntza Bisualaren bidez, zure ikuspegia partekatu ahal izateko.
- Zure erakunde edo taldearen benetako beharrekin konektatzeko.
- Profesional gisa duzun balio diferentziala eta zure taldearen balio diferentziala aitortzeko.
- Modu aktiboan entzuteko eta arreta osoa jartzeko modu berri bat, zure taldea ulertzeko.
- Aurreko guztia bisualki isladatzen, zuk eta zure erakundeak denbora luzez erabili ahal izateko moduko euskarri batean, zaretenaren eta egiten duzuenaren mapa batekin, zuen helburuez jabetzeko eta marraztutako bidetik ez irteteko.
- Hizkuntza Bisualaren burututako saio bat gidatzeko 10 gomendio, beldurrik gabe praktikan jartzeko ikasitakoa guztia.
Nire estrategia marraztu nahi dut
Ez da beharrezkoa marrazten jakitea
Gai bazara zirriborro bat, zirkulu bat, karratu bat, triangelu bat, marra bat eta puntu bat marrazteko, Hizkuntza Bisuala erabil dezakezu.
Nola egiten erakutsiko dizut.
Material sofistikaturik ez da behar.
Errotuladoreak, papera eta ezer gutxi gehiago.
Gainera, liburuak bitakora bat dakar, eta zuzenean lan egin dezakezu orrialde horietan. Bitakora hori deskargatu ahal izango duzu, ez baduzu liburuaren gainean lan egin nahi edo ariketak errepikatu nahi badituzu.
Esperientzia zabal baterako sarbidea izango duzu
Liburuaren barruan topatuko duzun QR kodearen bidez haren esperientzia zabalerako sarbidea izango duzu. Bertan bideoak, tutorialak eta informazio osagarria topatuko dituzu.
Gainera, zure lana partekatzeko espazio bat ere izango duzu.
Hau diote enpresa eta taldeek Hizkuntza Bisualari buruz:
Hizkuntza Bisualaren indarra eztabaidaezina da. Ez da gauza bera estrategia, proiektu edo ideia bat idaztea edo bisualki islatzea. Ez da berdin ulertu eta gordetzen. Konturatu naiz nire lankide eta bezeroek hobeto ulertzen dutela ikusten dutena entzuten dutena baino. Ikusten dutena irakurtzen dutena baino. Beraz, esan nahi dudana “ikustea” nahi dut.
Pertsonen kudeaketa-sailean lan egitea, Hizkuntza Bisualaren laguntzarekin, maiz aske dauden kontzeptuak ulertu eta integratzeko bidaia da, eta, horiek ikusmenezko kontakizun batekin elkartuz gero, eremu batzuetako errealitate kontzeptuala ikusten laguntzen digute, modu atsegin nahiz hurbilagoan eta ez hain konplexuan. Enpresako langileengana hobeto iristen laguntzen digu, baita erakundearen xedearekin gehiago konprometitzen ere.
Enpresa-talde bateko finantza-zuzendari gisa, nire ekintza-eremua lehorra eta astuna da, adierazle konplexuz beteta; gainera, beste arlo edo sail batzuetako profesionalek ez dituzte ulertzen adierazle horiek. Hau galdetu nion nire buruari: nola egin dezaket lehortasun hori erabilgarri? Miryam Artolaren ikusmenezko hizkerari buruzko ikastaro batean hartu nuen parte, eta nire lanaren inflexio-puntu bihurtu zen tresna berri bat ezagutu nuen. Testu eta adierazle ulertezinez betetako akta aspergarriak alde batera utzi nituen, eta nire lankideengana hurbildu nintzen modu atseginago, sinpleago eta, noski, erabilgarriago batean.
Begira! Zenbat eman didazun urte hauetan!! Bai nire hizkuntza bisuala deskubritzeko, bai erabili ahal izateko, neure buruarekin eta gero besteekin komunikatzeko, bai urte hauetan hainbat talderekin lan egiteko, hain une desberdinetan, non beti, konektatu eta elkarrekin sortu ahal izatea, hain izan da baliotsua: hausnarketa estrategikoak, jardunaldiak, ekipoetan ikusizko entrenamendua, ospakizunak, sorkuntzak eta proiektuen itxierak... eskerrik asko, beraz! Komunikazioa, argitasuna, ordena eta fokua. Hala da! Goazen 10 gehiagoren bila.